Antolatzaileak

Kultura Zientifikoaren I Ikasle Topaketa Ikaskidetza Sareak eta Kultura Zientifikoko Katedrak (UPV/EHU) antolatzen dute.



Ikaskidetza Sarea ikaskuntza informala sustatzeko ekimena da, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntza jaso duena Ikasmina programaren eta Europako Gizarte Funtsen bitartez.

Ikasleak kultura zientifikoaren hedapenean inplikatzeaz gain, bestelako ikaskuntza-jarduerak proposatzen ditu, ikaskuntza informal aberatsa eta sakona errazteko testuinguru egokia garatzeari begira: teknologia sozialak, haur eta gazteentzako robotika proiektuak, sormenaren garapena, bizitza aktiboa eta euskara ikaskuntza-jardueren bitartez sustatzea.


Kultura Zientifikoko Katedra Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzaz, UPV/EHUk 2010ean sortu zuen, kultura zientifikoaren hedapenari lotutako gogoeta sakonaren ondoren. Geroztik, Katedraren jarduera etengabea izan da. Batetik, zientzia gizarteratzeko ekitaldiak (hitzaldiak, jardunaldiak, mintegiak, ikastaroak, eta abar) antolatu ditu, eta bestetik, Interneteko zenbait hedabide argitaratu, Zientzia Kaiera hau horien artean egonik.


Ikaskidetza Sareko babesleak:



Kultura Zientifikoko Katedraren babeslea:



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina