2014(e)ko urtarrilaren 7(a), asteartea

#KulturaZientifikoa Jaialdia 2014ko urtarrilaren 8tik martxoaren 31 arte!

#KulturaZientifikoa Jaialdia hainbat esparru eta jakintza arloko pertsonak/talde biltzeko ideiarekin proposaturiko ekimena da. Ideia kaleratu zenetik, 100 pertsona/talde/erakunde inguruk bat egin dute Jaialdiarekin, eta 1. Jaialdia antolatzeko lekukoa Zientzia Kaiera blogak hartuko du.

Hementxe duzue dokumentu partekatua, jaialdiaren inguruko xehetasunak jasotzeko.


Ekimenari hasiera Zientzia Kaiera blogak emanen dio urtarrilaren 8aren inguruan. 1. Jaialdia martxoaren bukaera arte luzatuko da, eta gero Zientzia Kaierak lekukoa beste blog/webgune bati pasako dio.



Horrela, anfitrioi izatea nahi duenak, aukera izanen du! Momentuz, badira batzuk apuntatu direnak:
Beste norbaitek nahi izanez gero, goiko helbideetan ere bere bloga gehitzen ahal du.

Funtsean, Jaialdi honetan parte hartu nahi baduzu, idatzi zure jakintza-arloari lotutako sarrera dibulgatibo bat eta sarreraren bukaeran honako esaldia gehitu: "Sarrera honek #Kulturazientifikoa I. Jaialdian parte hartzen du" eta irudi hauxe gehitu:





Hona adibide bat:  http://neurozientzian.blogspot.com.es/2013/11/neurozientziaren-oraina-eta-geroa.html



Atxikimenduak

Ekimenarekin bat egin dugunon artean, 100 zenbakia ez da garrantzitsuena. Garrantzitsuena parte hartzaileen aniztasuna da, dudarik gabe. Esparru berdintsuenekoak izanen bagina, ekimena interesgarria litzateke, baina hankamotz geldituko litzateke. Zorionez, ez da kasua. Aniztasun hau islatzeko, atxikimendua eman dutenen artean:

  • Jakintza arloak: Giza eta Gizarte Zientzietako, Zientzia Esperimental eta Puruetako, Zientzia Teknologikoetako partaideak daude.
  • Hezkuntza: Unibertsitate, Bigarren Hezkuntzako eta Euskaltegietako irakasle/ikasleak daude.
  • Ikerketa: Unibertsitate, Zentro Teknologiko, Ikerketa Zentru desberdineko taldeak/ikertzaileak daude, Euskal Herrikoak zein atzerrikoak.
  • Komunikazio/Dibulgazioa:  Zientzia dibulgazioa eta komunikazioa egiten duten hainbat eragile, talde, zientzialari, kazetari eta abar daude.
  • Bestelakoak: liburutegiak, katalogatzaileak, eta abar daude.

Garbi dago ekimen zabala eta parte-hartzailea izateko osagai guztiak dituela #KulturaZientifikoa Jaialdia. Hemendik gonbitea luzatzen dizuegu parte hartu nahi duzuen eragile/talde/pertsona guztioi, denondako tartea dago eta!

Bide batez, animatu #kulturazientifikoa etiketa erabiltzen Twitterren, zientzia kontuak euskaraz partekatzeko!

Bukatzeko, zorterik onena opa nahi diogu Zientzia Kaierari #KulturaZientifikoa 1. Jaialdia antolatzen. Guztion parte hartzearekin, ziur naiz Jaialdi bikaina eginen dugula, eta #KulturaZientifikoa zuhaitza haziko dugula!