tag:blogger.com,1999:blog-80921038312008571872024-02-19T13:36:16.987+01:00#KZIENTIFIKOAKultura Zientifikoa sustatzeko I Ikasle TopaketaAinhoa Ezeizahttp://www.blogger.com/profile/01364339368580902067noreply@blogger.comBlogger12125tag:blogger.com,1999:blog-8092103831200857187.post-38171964122051269722014-05-30T15:37:00.000+02:002014-07-03T15:42:44.795+02:00Kriminologiaren oinarriak, helburuak eta eginkizunakArtikulu honetako egileak: Amaia Nuñez, Diana Martín, Diana Tejedor, Ione Berrocal, Iñaki Pérez

#KZientifikoa jardunaldietan aurkeztua

Azken urteotan oso boladan daude krimen-ikerketarekin eta delinkuenteen psikologiaren inguruko telesailak eta filmak. Horiei esker, areagotu egin da kriminologiaren inguruko jakin-mina: Zer da Kriminologia? Zer egiten du kriminologo batek? Zer aplikazio ditu diziplina honek?... Haatik, telesail eta film horien eraginez, Kriminologiaren irudi topiko eta okerra ere zabaltzen da; izan ere, krimenak dituzte ardatz, baina ez dute argi erakusten zein den kriminologiaren eta kriminologoen zeregina.

Horiek horrela, artikulu honen bidez, kriminologiaren oinarrizko argibideak ematen saiatuko gara: zer den, zertan oinarritzen den, noiz sortu zen Kriminologia, zer ekarpen egiten duen zientzia gisa, eta batez ere, zer topiko oker dauden gizartean. Batez ere, Kriminologiaren dimentsio soziala nabarmenduko da. Horretarako, hiru atal izango dituen artikulu bat egin dugu. Batetik, Kriminologiaren helburuak eta lan-arloak zehaztuko dira. Bestetik, delinkuentziaren prebentzioan kriminologiak arrisku-faktoreen ikerketaren bidez egin dezakeen ekarpena azalduko da. Eta hirugarren zatian, gaizkileak birgizarteratzeko Kriminologiak proposatzen dituen bideak jorratuko dira.

Horrenbestez, artikulu honen bidez Kriminologia sozial garaikidearen jomugak eta lan-esparru nagusienak nabarmenduko ditugu eta, bide batez, UPV/EHUn Kriminologiako Gradua amaitzear dugun ikasleak garen aldetik, kriminologoek gizarteari egin diezaioketen ekarpenaz ere egingo dugu gogoeta, batez ere, gure diziplinari lan-mundua izan ditzakeen aukerak aldarrikatzeari begira.

Zer da KRIMINOLOGIA

Kriminologia diziplina berria ez den arren, duela gutxira arte ez da ezagutzera eman geure artean. Azkeneko urteetan, saiakera asko egin dira Kriminologia zer den argitzeko. Lehen definizioak XIX .mendekoak dira, nahiz eta, egiazki, “Kriminologia” terminoa berriagoa izan. Izan ere, denborarekin aldatuz joan da Kriminologiari buruzko ikuspegia ere, definizio hauetan ikus daitekeen bezala:

1876: Kriminologia "delituaren" arrazoiak aztertzen dituen diziplina da. Kriminologia soziologian, psikologian eta antropologian oinarritzen den diziplinarteko zientzia da. Baina, bereziki medikuntzan eta zigor zuzenbidean du bere funtsa (Lombroso, 1876).

1885: Kriminologia “delituaren zientzia” bezala definitzen da, eta delitu soziologiko edo naturalaren eta delitu juridikoaren artean ezberdintzen du (Garófalo, 1885).

2005: Kriminologiaren helburua delituaren arrazoiak eta egileak ulertzea da, honen prebentziorako tresnak prestatzeko eta delituari aurre egiteko. Kriminologiaren jardun-eremu nagusia auzitegien ingurukoa da (kartzelak, polizia, epaitegiak), baina, gizartea bera eraldatzen du jomuga (Garrido, 2005).

Autore hauek kontuan hartuta, definizio hau eman genezake: Kriminologia delitua, delitugilea, biktima, gizartea eta gizarte kontrola aztertzen dituen zientzia da, beti ere, beharrezko den kasuetan, delituaren prebentzio egiteko eta delituari aurre egiteko.

Garbi ikusten denez, kriminologiak biltzen dituen kontzeptu nagusiak biktima, krimena, delinkuentea edo delitugilea eta gizarte kontrola dira.

KRIMINOLOGIAREN ITURRIAK, IKERGAIAK ETA JARDUERA-EREMUAK

Delituaren fenomenologia eta prebentzioa oso alor konplexuak dira, eta era ezberdinetako ezagutzak eta baliabideak eskatzen dituzte. Hori dela eta, Diziplinartekotasuna da Kriminologiaren ezaugarrietako bat. Eta, ondorioz, hainbat iturritatik edaten duen jarduera da. Hauek dira nagusienak: Zuzenbidea, Psikologia, auzitegiko Hizkuntzalaritza, Soziologia, Medikuntza, Antropologia eta Biologia.

Kriminologiak aztertzen dituen ikergaiak ere askotarikoak dira: biktimizazio inkesten aplikazioa, delitu baten biktima izateko dagoen arriskua, gizarte desberdinetan gauzatzen diren delituak, drogen eta delituaren arteko korrelazioa, etab.

Iturri eta ikergaien aniztasun hori dela eta, Kriminologiak ez ditu, agian, irtenbide profesional oso zehaztuak. Baina, poliki-poliki, gero eta kontzientzia handiagoa dago kriminologoek zeregin garrantzitsuak dituztela hainbat eremutan:

Poliziaren jardun eremua

Biktimarekiko arretaren esparrua

Adingabeen justiziaren esparrua

Espetxe - esparrua

Politika kriminalaren esparrua

Segurtasun pribatuko esparrua

Detektibe pribatua

Peritu Kriminologoa eta Kriminalista

Delituaren prebentzioa

Hala ere, duela gutxira arte ez da Zientzia autonomotzat jo; izan ere, beste zientzien barruan aztertu izan dira urte luzeetan gai horiek. Gaur egun, lan bikaina egiten ari dira kriminologia zientzia autonomo bezala gera dadin. Eta baita kriminologoek erabateko estatus profesionala izan dezaten. Horren alde hainbat erakunde ari dira lanean:

Unibertsitateak (UPV/EHU, Euskal Herriko Unibertsitatea, adibidez)

Ikerketa Institutuak (Kriminologiako Euskal Institutua, adibidez)

Administrazioak (Kriminologoen Elkargo Profesionalei babesa emanez, adibidez)

Hala ere, ezin da ukatu diziplina honek ez duela oraindik merezi duen aintzatespena lortu, ez arlo akademikoan, ez ikerketaren esparruan ezta lan-munduan ere.

Dena den, ondoren aurkeztuko diren ikerketa- eta eskuhartze-lanek ondo erakusten dutenez, kriminologoen zeregina oso garrantzitsua izan daiteke egungo gizartean.

NON IKASTEN DA KRIMINOLOGIA? ZER IKASTEN DA KRIMINOLOGIAKO IKASKETETAN?

Duela urte gutxi arte, kriminologiako ikasketak ez ziren burutzen estatuko edozein unibertsitatean, hauek ematekotan, ez ziren gradu bezala ematen baizik eta, titulu bezala. Denborarekin, kriminologiarekin zerikusia duten titulu eta master asko sortu egin dira.

Gaur egun, kriminologiako ikasketak aurkitu ditzakegu Espainiako unibertsitate publiko eta pribatu gehienetan, eta Europako unibertsitate askotan ere bai, Londresen edo Belgikan adibidez. 2010/11 ikasturteaz geroztik Euskal Herriko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultatean ere ikas daiteke Kriminologiako Gradua, euskaraz zein gaztelaniaz.

Kriminologia, lehen aipatu den bezala diziplinartekotasun zientzia da, hau da, gai mota asko jorratzen ditu. Bereziki lantzen diren psikologia, zuzenbidea eta soziologia, baina badaude beste gai asko ikusten direnak, adibidez, fenomenologia kriminala, biktimologia edo auzitegiko medikuntza esaterako. Horrez gain, komunikazio profesionalarekin zerikusia duten ikasgaiak ere badaude, besteak beste, Kriminologiaren dibulgazioa egiten ikasteko aukera ematen dutenak. Oso garrantzitsua da kriminologiako ikasleek ikasgaien arteko loturak saiatzen egitea, hau eginez gero, errazago ulertuko dute zein den Kriminologiaren funtsa.

Bestalde, bibliografia zabala dago Kriminologia gaien inguruan; eta, nahi izanez gero, edozein gai erraz sakondu daiteke bibliografia horren bidez.

KRIMINOLOGiAREN ZEREGINAK: esku-hartze programa baten adibidea: nerabeen eta gazteen artean indarkeriarik gabeko bikote harremanak sustatzeko programa

Lehen esan denez, Kriminologiak askotariko zeregin profesionalak ditu jomugan. Horien artean, garrantzi berezia dute helburu sozialak dituztenak; bereziki, prebentzioaren alorrekoak. Arlo horietako bat da genero-indarkeriarena. Genero-indarkeriaren esparruan agente eta profesional ezberdinek har dezakete esku, baina baita kriminologoek ere. Zertan? Bada, adibidez, indarkeriarik gabeko bikote harremanak sustatzeko hezkuntza-programetan. Ikus dezagun nola.

Gaur egun albiste asko ikus ditzakegu bikoteen arteko sortzen diren arazoei buruz. kriminologoek, programa honen bitartez lortu nahi dute gazteen arteko indarkeriari aurre egitea eta hauei, jarrera desegoki hauen eragozpenak eta ondorioak erakustea. Honen bitartez, bikote gazteen arteko gatazkak eta indarkeria prebenitu eta aurre egingo genieke.

Bikotekideen erasoa hainbat pertsonek jasaten dute oraindik gure gizartean, fisikoa nahiz psikikoa, eta askotan harantzago iritsi daiteke etxeko indarkeria edo bikotearen ondasunak txikitzea dakar bere baitan. Beraz, argi dago esku-hartze bat egin beharra dagoela, berdintasunean oinarritutako harremanak nola eta edozein eraso mota saihesteko.

Horrexetarako programa honen helburu orokorra honako hau da: indarkeriarik ezan oinarritutako harreman eredu bat bultzatu. Gainera, hainbat helburu espezifiko ditu: tratu txarrak eragingo dituzten eta ohiturak saihestu; eta, diskriminazioa eta indarkeria desagerrarazi.

Ikusten denez, programa hau bete-betean txertatzen da Kriminologiaren zereginetan. Izan ere, balizko delitugileen eta balizko biktimaren arteko harremanen esparruan egiten du lan, gizarte-faktore eragileak kontuan hartuz eta, batez ere, delitua bera gerta ez dadin aurreikusiz.

KRIMINOLOGIAREN ZEREGINAK: ikerketa-lan baten adibidea: espetxeko tratamenduaren eraginaren azterketa

Alabaina, Kriminologiaren beste adar garrantzitsua ikerketarena eta delituaren esparruan martxan jartzen diren esku-hartze programen eta politiken ebaluazioarena da. Izan ere, urte dezente dira martxan direla Kriminologiako Ikerketa Institutuak, administrazio publikoarentzat zein partikularrentzat baliagarriak izan daitezkeen ikerketa-lanak bideratzeko. Horien artean aipatzekoa da Kriminologiako Euskal Institutua (IVAC), Euskal Herriko Unibertsitatearen babesa duena.

Espetxeko tratamenduen helburu nagusia delitugileen berrerortze-tasa gutxitzea da eta ondorioz, atxilotuen birgizarteratzea lortzea. Esan bezala, espetxeko tratamenduen helburua delitugileen birgizarteratzea lortzea da eta helburu hau ikus daiteke Espetxeko Lege Organiko Orokorraren (ELOO) lehen artikuluan eta Espetxe erregelamenduaren bigarrengo artikuluan.

Tratamendu hauen emaitzak positiboak dira, oro har. Azkeneko urteetan aplikatu direnak lortu dute berrerortze-tasa %16 jaistea. Zoritxarrez, espetxe askotan aurki genezake arazo asko. Gehienetan, ez dute tratamendua aplikatzeko gaitasun eta baliabiderik eta errekurtso falta handia dago, bai profesionalen aldetik eta bai material eta metodologiarengatik.

Honekin garbi ikusten da erakunde hauek profesional espezializatuen beharra eskatzen ari direla, kriminologoak konkretuki. kriminologoek, delitugileen analisia egin eta saiatu beharko lukete hauek birgizarteratzen. Askotan, atxilotu askok ez daude prest espetxetik irteteko eta horretarako badaude profesional batzuk, kriminologoek, lan hori egiten dutena. Beraz, oso baliagarria izango litzateke kriminologoen erakunde batek delitugileei hobetu aztertzea, eta hauek kanporatzean segimendu bat izatea.

KRIMINOLOGIAREN ETORKIZUN HURBILA

Azkeneko urteetan, leku askotan hitz egin da kriminologiaren etorkizunari buruz. Zaila da edozein gaien edo diziplinen egoera eta irtenbideak aurreikustea eta batez ere gaur egun. Askotan, jende askok galdetzen digu gure irtenbidei buruz, eta egia esan asko daude, baina zaila da hauek azkar aurkitzea.

Duela lau urte hasi ziren Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle batzuk kriminologiako graduan, eta urte honetan garbi dagoenez, lehen belaunaldia irteten da. Hauek ez dute erraztasun handirik izango kriminologiako lanak aurkitzeko, baina uste dugu arazo hau bideratzeko soluzio bat izan litekeela gizarteak ulertzea zertarako balio duten kriminologoek. Ondoren, indarra edukitzeko, Euskal Herriko kriminologoen elkarte bat osatzea oso baliagarria izango litzateke.

Amaitzeko, kriminologiaren etorkizuna asko aldatu daiteke eta horretarako ezinbestekoa da gaur egungo gizarteak konturatzea kriminologiaren beharra sortu dela eta kriminologiako profesionalek ezinbestekoak direla gizartean sortzen diren gatazka eta arazoei aurre egiteko eta prebenitzeko.

Anonymoushttp://www.blogger.com/profile/17549393038759072849noreply@blogger.com0tag:blogger.com,1999:blog-8092103831200857187.post-63667245748248640772014-05-26T14:24:00.000+02:002014-07-03T14:25:08.011+02:00Bidezkoa eta zilegi da beloaren erabilera mugatzea?Artikulu honen egileak: Miren Amaia Belloso Uribe eta Lide Gurrutxaga Urbieta

#KZientifikoa jardunaldietan aurkeztua

Azken urteotan ugaritu egin dira konfesio erlijioso desberdinetako fededunak geure artean. Jakina denez, haietako askok beren erlijioaren aginduak eguneroko gizarte-bizitzaren alor askotan bete nahi izaten dituzte. Horren ondorioz, hainbat ezinulertu eta eztabaida sortu dira. Adibidez, emakume batzuek zapiak eramaten dituzte gorputz atal jakinak estaltzeko (beloa, hijab -a etab.) eta zenbait gizonek txapela euren buruan (kipá). Alabaina, estatu demokratikoen bereizgarri den neutraltasun printzipioan oinarrituz, hainbat debeku eta muga jarri zaizkio jantzi horien erabilerari, hezkuntzaren alorrean, besteak beste. Alabaina, bidezko eta zilegi da konfesio erlijioso jakin bat duen irakasle edota ikasle bati beren kultur eta erlijio-identitatearen ikur diren jantziak eramatea galaraztea? Aldi berean, ontzat eman behar dira testuinguru laiko batean erlijio-adierazpenaren zantzu nabarmenak? Erantzunak askotarikoak izan daitezke, eta erantzun ezberdin asko eman izan dira auzi honi. Eta bakoitzak baditu bere koskak.

Erlijioa zuzenbideko estatu sozial, demokratiko eta laikoan

Azken bolada honetan hainbat eztabaida sortu dira beren erlijio-adierazpenak askatasunez egin nahi dituzten herritarrei zenbait muga jarri zaizkielako, adibidez, zenbait eskolatan buru-zapien erabilera mugatu edota debekatu denean. Izan ere, zenbaitetan zalantzak sortzen dira ea adierazpen horiek bat ote datozen Espainiar Estatuaren izaera laikoarekin. Hori dela eta, beharrezkoa da aztertzea bai Estatuaren izaera bera bai estatu-eredu horretan aitortzen diren eskubide zein betebeharrak, egoera horren aurrean konfesio erlijioso desberdinek zein aukera duten ikusteko. Izan ere, Espainia zuzenbideko estatu sozial eta demokratikoa da, eta aldarrikatzen dituen printzipio nagusien artean laikotasuna, neutraltasuna, berdintasuna eta diskriminazio eza daude.

Laikotasunak berekin dakar estatuak ez duela inongo erlijiorik bere egiten, hau da, estatu laiko bat ez da oinarrituko edo identifikatuko inongo erlijiorekin. Modu horretan, Estatuak neutral agertu behar du fenomeno erlijiosoen aurrean. Horrenbestez, estatuak inpartziala izan behar du herritarren uste sendo erlijiosoen aurrean. Berdintasun egoera batean hau izango litzateke jarrera egokiena, herritarren kontzientzia-askatasuna bermatzeko.

Izan ere, herritarren uste sendoak errespetatzeak aniztasuna ahalbidetzen du. Bestalde, berdintasunaren eta diskriminazio ezaren printzipioak aintzat hartuta inor ez da diskriminatua izango jaiotza, arraza, sexua, erlijioa, pentsamoldea edo beste edozein inguruabar pertsonal edo sozial dela eta. Errespetatu egin behar dira konfesio erlijioso desberdinak dituztenen erlijio-adierazpenak, Espainiar Konstituzioak aitortzen baititu erlijio-askatasuna eta norberaren irudia errespetatzeko eskubideak.

Erlijio-askatasuna: oinarriak eta mugak

Erlijio-askatasunak ideologia-, erlijio- eta kultu-askatasunaren aitorpena barnebiltzen ditu. Izan ere, hiru tasun horiek (ideologia, erlijioa eta kultua) pertsonen “nortasun erlijiosoa” zehazten dute eta, hortaz, pertsonaren duintasunaren adierazgarri dira. Zentzu zabalean ulertzen da erlijio-askatasuna. Hori dela eta, gutxiengoan dauden erlijioak babestu behar dira erlijio tradizionalekin batera. Honela, lege batek eskubide horri mugak jarri nahi badizkio, beharrezkotasuna, proportzionaltasuna, diskriminazio eza eta beste oinarrizko eskubideak errespetatu beharko ditu. Gure estatuaren izaera zein den kontuan hartuta, legeak kontzientzia-askatasuna aitortu, errespetatu, urrapenen aurrean babestu, eta egiazkoa eta eraginkorra izan dadin bermatu behar du.

Hori horrela, Espainiako Konstituzioa argi zehazten du ideologia- eta erlijio-askatasunaren muga legeak babesten duen ordena publikoaren urraketa izango dela. Ordena publikoak hauxe babestu nahi du: gainontzekoen oinarrizko eskubideen egikaritzan eta osasun, segurtasun eta moralitate publikoa.

Eta zein da, adibidez, erlijio musulmanaren kasuan ordena publikoaren ikuspegitik sortzen den auziaren iturburua? Bada, musulmanen erlijio-adierazpenetako bat da emakumezkoek euren burua zein gorputza estaltzea. Horren aurrean eztabaidatu izan da beloaren erabilerak aipatutako ordena publikoa urratzen duen edo ez. Oro har, esan daiteke beloaren erabilerak ez duela ordena publikoa urratzen; izan ere, orain arte ez da frogatu beloaren erabilerak inongo eragin okerrik duenik. Bestalde, beloaren erabilerak ezin du ordena publikoa urratu. Hori horrela izatearen arrazoietako bat da aniztasuna aitortuta duen gizarte batek erlijio eta praktika ezberdinak errespetatu behar dituela. Horiek errespetatu ezean pertsona horien askatasuna murriztuta geratuko litzateke. Hala ere, Espainian hainbat muga jarri zaizkio beloaren erabilerari, hezkuntzaren alorrean bereziki.

Erlijio-askatasuna hezkuntzaren alorrean.

Musulmanen zein bestelako konfesio erlijiosoetako pertsonen erlijio-askatasuna legez mugatu den esparruetako bat hezkuntza izan da. Izan ere, zenbait neskari eskolara sartzea eragotzi zaie, beloa eramateagatik. Egoera horren aurrean, ikasleak aipatu ditugun eskubideak lituzke. Berez, lehen aipatu denez, ikasleak ez du bere jokabidearekin ordena publikoa urratzen, baina, antza, erlijio-askatasunaren eskubideak berak talka egiten du hezkuntza-sistema gidatzen duten printzipioetako batzuekin. Printzipiook 2/2006 Lege Organikoan, Hezkuntzari buruzkoa (http://www.boe.es/boe/dias/2006/05/04/pdfs/A17158-17207.pdf), eta 8/1985 Lege Organikoan, Hezkuntzarako eskubidea arautzekoa (https://www.boe.es/buscar/pdf/1985/BOE-A-1985-12978-consolidado.pdf), aurreikusten dira, kontuan hartuz bi lege hauek Konstituzioaren 27.2 artikuluaren argitan interpretatu behar direla. Artikulu horren arabera, hezkuntzaren helburua izango da pertsonaren nortasuna osotara garatzea, bizikidetzaren printzipio demokratikoaren errespetuan eta oinarrizko eskubide eta askatasunen errespetuan.

HLOko lehenengo artikuluaren arabera, hezkuntza sistema gidatzeko printzipioak honakoak dira: hezkuntzaren kalitatea berdina izatea da ikasle guztientzat; ikasle guztiek aukera berdinak izatea; Askatasun pertsonala, ardura, herritartasun demokratikoa, elkartasuna, tolerantzia, berdintasuna, errespetua eta justizia bultzatuko dituzten eta diskriminazio mota oro gainditzen lagunduko duten balioen transmisioa eta praktikan jartzea; eta malgutasuna egon behar du ikasleen beharretara egokitzeko.

HLOko bigarren artikuluak hezkuntzak izan behar dituen helburuak zehazten ditu. Eskuen artean dugun gaiari dagokionez, hauek dira aintzat hartzekoak: tolerantziaz eta askatasunez jardutea elkarbizitzarako printzipio demokratikoak errespetatuz; arazoak saihestea eta hauek modu baketsuan konpontzea; giza eskubideak errespetatzea; batasun soziala bultzatzea; herrien arteko lankidetza eta elkartasuna sustatzea; pluraltasun kultural eta linguistiko bat aitortzea eta hura errespetatzea; kulturartekotasuna gizartearen elementu positibotzat hartzea, etab.

HELOk, berriz, bere seigarren artikuluan ikasleen eskubideak aurreikusten ditu: ikasleen nortasuna garatzeko formazio integral osoa jasotzeko eskubidea; ikasleen identitatea, integritatea eta duintasuna errespetatuak izateko eskubidea; Konstituzioarekin bat ikasleen kontzientzia askatasuna, sinesmen erlijiosoak eta konbikzio moralak errespetatuak izateko eskubidea, etab.

HELOren artikulu berean ikasleen betebeharrak aurreikusten dira. Aipagarria da ikasleek ezinezkoa dutela, hezkuntzaren komunitatearen baitan, kideen kontzientzia askatasuna, konbikzio erlijiosoak, dignitatea, integritatea eta intimitatea errespetatu.

Esandakoa kontuan hartuz, HLO eta HELOko artikuluetatik ondorioztatzen da hezkuntza sistemaren helburua ikasleen integrazioa bideratzea dela. Ondorioz, ikastetxeek neutralak izan behar dute baina era berean, pluraltasuna errespetatu eta sustatu behar dute.

Hori horrela, zilegi eta bidezkoa da beloaren erabilera mugatzea, eta, horrenbestez, ikasleei beloa jantzita datozenean, sarrera ere eragoztea?

Ondorio bidetik

Ondorio bidetik, arazo hau bideratzeko erabili behar dira hezkuntza oinarritzen duten printzipioetatik ondorioztatzen diren irizpideak. Hau da, errespetua, tolerantzia, kulturartekotasuna, integrazioa, pluralismoa. Beraz, beloaren debekuak ez du zentzurik gaur egungo hezkuntza sisteman.

Gizarte plural bateko tolerantziak berekin dakar herritarren euren artean errespetuzko jarrera bat izatea. Horrela, elkarbizitza baketsua lortuko baita. Esandakoaren ildotik, Konstituzio Auzitegiak ulertzen du tolerantziak kritikak onartzeko gaitasuna barneratu behar duela. Hau erlijio konfesio ezberdinen kasuan aplikatuz gero, hauen sineste edo konbikzioak onartzea ekarriko luke. Hori hitzartze pluralean onargarri den testuinguruan emango litzateke.

Bestalde, aintzat hartu behar da tolerantzia elkarbizitzarako oinarrizko printzipioa dela, hau da, ordena politiko eta gizarteko bakearen oinarria. Gizarteko gehiengoak ideologia-, erlijio- edo kultura-gutxiengoekiko eduki beharreko errespetuzko jarrera da. Berebat, ezinbestekoa da integrazioa eta gizarte-kohesioa bideratzeko, kultura arteko elkarrizketaren bidez.

Beraz, konklusio gisa, lan honetan aztertutako guztia kontuan hartuz Espainiako kasuan posiblea da estatuaren neutraltasuna eta laikotasuna beloaren erabilerarekin uztartzea.

Azkenik, aipatzekoa da azken hilabete hauetan Espainian indarra hartzen ari den argudioa, zeinak, mantentzen duen ikastetxeek euren erregelamenduen bitartez ezin izango dutela beloa eramatea galarazi. Izan ere, erlijio eskubidea oinarrizko eskubidea izanik hura debekatzeko duen ahalmen bakarra Legeak baitu, eta eskoletako erregelamenduek ezin dituzte Legeak ezarritako mugak gainditu.

Anonymoushttp://www.blogger.com/profile/17549393038759072849noreply@blogger.com0tag:blogger.com,1999:blog-8092103831200857187.post-86110954483392660222014-05-08T09:43:00.000+02:002014-05-08T10:44:26.009+02:00Streaming esteka! #kzientifikoaOraintxe hasi gara Kultura Zientifikoa sustatzeko I Ikasle Topaketan eta zoragarria da giroa, lasaia eta gai interesgarriak trukatzen.

Streaming bidez segitu nahi baduzu, begiratu esteka honetan:

http://ehutb.ehu.es/es/directo/1.html

Twitterren #KZientifikoa etiketa segituta ere jakin dezakezu ekitaldiaren berri, animatu hitza hartzera!Anonymoushttp://www.blogger.com/profile/17549393038759072849noreply@blogger.com0tag:blogger.com,1999:blog-8092103831200857187.post-12497126876002671022014-04-22T19:40:00.001+02:002014-04-22T19:40:40.210+02:00Kultura Zientifikoaren I Ikasle Topaketa: Behin-behineko programa #KZientifikoaKaixo denoi!

Poliki-poliki, itxura hartzen ari da maiatzaren 8ko Kultura Zientifikoaren I Ikasle Topaketa! Dagoeneko behin-behineko programa argitaratu dugu:

http://kulturazientifikoa.blogspot.com.es/p/behin-behineko-programa.html

Oraindik aldaketa batzuk egingo ditugu eta azken mezuen zain gaude, baina uste dugu interesgarria dela programa nola doan erakustea. Espero dugu zuen gustukoa izatea!

Horrez gain, Twitter erabiltzen ari gara informazioa partekatzeko:

Kontua: @KZientifikoa

Hashtag berria: #KZientifikoa

OSO GARRANTZITSUA:

Topaketa honetara etorri nahi baduzu, EZINBESTEKOA DA izena ematea. Izenematea doakoa da, baina lekua mugatua da eta agortzen ari da. Eman izena hemen klikatuz.

Kafea eta pintxoa geure kontu!

Anonymoushttp://www.blogger.com/profile/17549393038759072849noreply@blogger.com0tag:blogger.com,1999:blog-8092103831200857187.post-86037642734494373062014-04-14T20:15:00.000+02:002014-04-14T20:15:41.537+02:00Proposamenak bidaltzeko azken aukera!Aurrera goaz Kultura Zientifikoa sustatzeko Ikasleen I Topaketaren antolaketan! Dagoeneko proposamen bilduma polita dugu eta azken aukera eman nahi dizuegu parte hartu nahi duzuen ikasleoi zuen proposamena bidaltzeko, oso erraza da!

EMAN ETA ZABAL ZAZU ZURE ARLOKO IKUSPEGIA!

Ez da ezer konplexuegirik egin behar; besterik gabe, zientziaren ikuspegi desberdinak entzun nahi ditugu ikasleon ahotan, zuen begietatik... Izan daiteke garrantzitsua edo interesgarria iruditu zaizuen ikerketa baten berri ematea, edo zuen gustuko jakintza-arloaren funtsak kontatzea...

Denon artean, zientziaren ikuspegi anitza islatu nahi dugu, zientzia dibulgazioa euskaraz egitea sustatzeko.

Parte hartu nahi baduzu, epea apirilaren 24ra arte zabaldu dugu. Zure proposamenaren laburpen bat bidaltzea baino ez da, orri hau egoki betez: http://kulturazientifikoa.blogspot.com.es/p/proposamena-bidali.html

Ekarpena banakakoa zein taldeka izan daiteke, 10 minutuko ahozko azalpen bat egiteko edo poster formaturako. Posterren inprimaketa antolaketak ordainduko du. Antolaketa harremanetan jarriko da autoreokin aurkezpen-proposamena egiteko.

Zure edo zuen ekarpena ahozko aurkezpenerako edo poster saiorako aukeratua izan zein ez izan, blogean argitaratuko dugu. Zure lana ez da alferrik galduko!!!

ETORRI IKASLEEN PROPOSAMENAK ENTZUTERA

Maiatzaren 8an, goizeko 9:30etatik 14:00ak bitartean, kultura zientifikoaz entzun, hitz egin eta eztabaidatu gura baduzu, eman izena eta etorri topaketara! Doakoa da izenematea baina derrigorrezkoa (kafea geure kontu): http://kulturazientifikoa.blogspot.com.es/p/topaketa.html

Leku mugatuak ditugu eta izenematea oso ondo doa! Autoreok ere izena eman behar duzue, lekua gordetzeko.

Ekimen hau Ikaskidetza Sareak* antolatzen du UPV/EHUko Kultura Zientifikoaren Katedrarekin batera, DIPC eta Euskampus-en babespean eta UEU eta Elhuyar Fundazioaren laguntzaz.

*Ikaskidetza proiektua Gipuzkoako Foru Aldundiko Ikasmina Programaren dirulaguntza jaso du, Europar Gizarte Funtsekin batera, ikaskuntza informala sustatzeko: http://www.ikaskidetza.org/

Ainhoa Ezeizahttp://www.blogger.com/profile/01364339368580902067noreply@blogger.com0tag:blogger.com,1999:blog-8092103831200857187.post-54974926693721173392014-03-14T13:42:00.004+01:002014-03-14T13:53:25.933+01:00Fisika klasikotik kuantikora: Potentziala eta kuantizazioa

Ion Abad, Mikel Arranz, Asier Goitia eta Beñat Txueka.

Mundu kuantikoa lege fisiko ezberdinek arautzen dute klasikoarekin alderatuz. Mundu kuantikoa, molekulen, atomoen, eta partikula azpiatomikoen mundua, deskribatzen duen teoria, Mekanika Kuantikoa da. Teoria honen ekuazioak ezagunak dira, baina gehienetan, ekuazio hauen soluzio zehatzak ezin dira lortu. Hori dela eta, ekuazioen soluzio hurbilduak bilatzen dira fisikan eta kimikan. Hala ere, ekuazioetatik ikasteko beste bide bat ere badago. Soluzio zehatza duten eredu idealak erabil daitezke. Eredu ideal hauek ez ditugu naturan aurkituko, baina naturan gertatzen diren hainbat fenomeno ulertzeko baliogarriak izaten zaizkigu. Bi eredu oso sinpleetan oinarriturik, kuantizazioaren natura azalduko dugu gaurkoan.

Bi eredu hauetan, partikula bakarra (kuantikoa zein klasikoa) izango dugu protagonista, potentzialezko kaxa batean itxita ala aske, beste deusekin elkarrekintza izan gabe. Azken kasu honetan fijatuko gara, abiapuntu gisa.

Partikula askeak: Infinitua eta uhinak.

Masa jakin bat duen partikula aske dagoenean, beste deusen eraginik ez du jasotzen. Mundu klasikoan bektore baten bidez irudikatu ohi dugu, honen ibilbidea jarraitzeko.

Partikularen abiadura jakinik, uneoro bere posizioa jakin dezakegu. Hau da, mundu klasikoan, partikularen abiadura eta posizioa zehaztuta daude. Horretaz gain, partikulak edozein abiadura izan dezakeenez, edozein energia izan dezake.

Mundu kuantikoan ordea, partikula uhina da ere, eta uhin-funtzio batek bere propietateak deskribatuko ditu. Kuantikaren ekuazioak askatuta, uhin-funtzio hau espazio osoan zehar hedatzen dela lortzen dugu, abiadura guztiz finkatu dezakegula lortuz. Beraz, partikula aurkitzeko probabilitatea berdina izango da espazioko puntu guztietan (uhin-funtzioaren karratuak ematen digu probabilitatea). Hortaz, partikularen abiadura ezagututa, ezin dugu deus jakin bere posizioari buruz (edozein lekutan egon daiteke!). Ondoko bideo laburrean hau ikus dezakezue, Heisenbergen ziurgabetasun printzipioa agertzen zaigularik.

Laburbilduz, partikula kuantiko askearen kasuan, honek edozein abiadura izan dezake (hortaz, edozein energia), baina abiadura jakinda ezin dugu deus esan bere posizioari buruz, eta partikula klasikoan ez-bezala, ezin dugu aurresan non egongo den edozein unetan. Fenomeno hau eredu ideal batean ikusi dugu, baina errealitatean ere gertatzen da.

Partikula kutxa batean

Azter dezagun orain bigarren eredu ideala, partikula kutxa batean. Demagun gaupasan ibili zarela gauean eta etxera iristen zarela. Argiak begietan min egiten dizu eta ezin duzu logelako argia piztu. Logela hankazgora daukazu eta pijama (gure partikula) bilatu behar duzu. Hau arazoa... Mundu klasiko batean pijama logelako edozein gainazalen gainean egon beharko litzateke. Hau da, gela osoan bueltaka ibiliko zinateke ero moduan hau topatu edo nazkatu eta kaleko arropekin oheratu arte. Zorionez kuantikak lan hori murriztu dezake zuretzat.

Itxita dagoen kaxa batek zure logelaren eredutzat hartuko dugu, non gure partikula kaxa honetatik ezin den atera inolaz ere, zure pijamaren moduan (amak garbigailuan sartu ez badu noski). Kasu honetan, kuantikaren ekuazioak askatzean, ondorengo soluzio zehatzak lortzen ditugu. Partikularen energia, orain, mailakaturik dago, eskailera batzuk izango balira bezala (eta ezin da zero izan!). Maila horiek irudikatzeko pentsa ezazu eskailerak igo behar dituzula, eta eskailera horiek, finkatutako mailetan igo edo jaisten dituzu, banaka, binaka eta ahal duenak hirunaka edo gehiagotan baina inoiz ez erdizka edo osoa ez den kopuruetan. Partikulekin berdina gertatzen da, energia mailak finkatuta (mundu kuantikoan kuantizatuta) daudelako, eta partikularen energiak ezin du beste edozein balio hartu. Hortaz, partikula askearekin alderatuta, energia kuantizatuta dagoela lortzen dugu. Bestalde, pijamarekin alderatuta (geldirik dago), gure partikula ezin da geldirik egon! (energia ez delako zero inoiz).

Baina sorpresak ez zaizkigu agortu oraindik! Honela, kutxara itzuliz, energia maila bakoitzari dagokion uhin-funtzioa azter dezakegu. Beheko irudian, dimentsio bakarrean uhin-funtzio hauen forma ikus dezakezue. 1 zenbakia duena lehenengo energia mailari dagokio, 2 zenbakia duena bigarrenari, eta abar.

Lerro edo funtzio hauek gure partikula kutxa barruan aurkitzeko “pistak” ematen dizkigute. Izan ere funtzioen karratua eginez gero, partikula kutxa barruan aurkitzeko probabilitatea lortuko dugu. Ondorengo grafikoan ikus daitezke 1 eta 2 energia mailei dagozkien berbidurak.

1 energia mailari dagokion lerroari so egiten badiogu arku itxura duela ikus daiteke. Arku honen baliorik altuena edo maximoa erdialdean dago, eta hortik ondoriozta dezakegu partikula aurkitzeko probabilitate maximoa kutxaren erdian dagoela.

2 energia mailari erreparatuz aurrekoarekin desberdintasun batzuk nabari dira. Maila honetan tontor bat izan ordez bi tontor ditugu eta bi hauek elkartzen diren puntuan nodo bat aurkitzen da (funtzioak 0 balioa hartzen du). Beraz, partikula aurkitzeko probabilitate maximoa bi puntutan izango dugu eta ez baten soilik. Horretaz gain badugu kutxaren puntu jakin bat non partikula aurkitzeko probabilitatea nulua izango den.

Hortaz, gure pijama kuantikoa izanen balitz, gaupasa egin eta gero aurkitzeko probabilitate handiagoa izanen genuke, gelako puntu konkretuetan bilatuz. Goiko dimentsio bakarreko adibideak, gure bi dimentsiozko logelan baliokideak dituzte. Adibide gisa, ondoko irudia duzue. Pijama aurkitzeko probabilitatea irudikatzen dugu, oinarrizko egoeran (energia minimoko egoeran). Hau da, pijama kuantikoa balitz, gela erdian aurkitzeko probabilitatea maximoa litzateke.

Laburbilduz, mundu kuantikoan propietateen kuantizazioa ez da kasu guztietan ematen, partikula konfinatzean ikusten dugun zerbait baizik.

Egileak: Ion Abad, Mikel Arranz, Asier Goitia eta Beñat Txueka UPV/EHUko Kimika Fakultateko ikasleak dira. Kimika Fisikoa II irakasgaian egindako lana.

Sarrera honek #KulturaZientifikoa 1. Jaialdian parte hartzen du.

Descargo de responsabilidad: He utilizado las imágenes sin ánimo de lucro, con un objetivo de investigación y estudio, en el marco del principio de uso razonable - sin embargo, estoy dispuesto a retirarlas en caso de cualquier infracción de las leyes de copyright.Disclaimer: I have used the images in a non for profit, scholarly interest, under the fair use principle - however, I am willing to remove them if there is any infringement of copyright laws.

anonimohttp://www.blogger.com/profile/04261480550923264145noreply@blogger.com0tag:blogger.com,1999:blog-8092103831200857187.post-74892402603827875802014-03-06T14:20:00.004+01:002014-03-06T14:20:58.182+01:00Eredu atomikoaren eboluzioa

Esther Udabe, Ane Olazagoitia, Maite Eceiza eta Andoni Perez

Zer litzateke eraikin bat zementu edo adreilu gabe? Edo zer litzateke tortila bat arrautzarik gabe? Bada, zientzia munduan gauza bera gertatzen da, hau da, atomorik gabe, oinarririk gabe, gainerakoa ezingo litzatekeela aztertu. Horrexegatik, zientzialariak oinarri hori nolakoa zen aztertzeari ekin zioten.

Irudia: eredu atomiko nagusien eboluzio historioa

Zer
gertatuko zen materia atal askotan zatituko bagenu? Antzinako greziar
filosofoek asko eztabaidatu zuten gai honen inguruan. K.a. V.
mendean, Leuzipok uste zuen materia atal askotan zatitzean, atal
banagaitz batekin aurkituko zirela. Azken atal honi, atomo izena
ezarri zion Demokritok. Horrela teoria atomista sortu zen.

Baina
K.a. IV. mendean, Aristotelesek teoria atomista baztertu zuen.
Filosofoaren ustez, edozein atal, banagarria izaten jarraitzen zuen
(atomoak ez ziren existitzen). Gainera, materia oinarrizko lau
elementuekin osatzen zela zioen (ura, airea, sua eta lurra). Teoria
honi jarraitzailea deritzo.
Aristotelesek
zuen botere eta indarrarengatik bere teoriak 2000 urtez baino gehiago
iraun zuen. 1808. urtean ordea, John Daltonek, esperientzia
zientifikoetan baliatuz, Leucipo eta Democritoren ideiak
berreskuratu zituen (materia atomoz osatua zegoela). Frogatu zuen,
elementu berdineko atomoak (sortzen eta desagertzen ez direnak)
beraien artean berdinak zirela eta beste elementuekiko ezberdinak.
Horregatik elementu ezagun bakoitzarentzat ikur kimiko ezberdinak
asmatu zituen, gaur egungo sinbolo kimikoen oinarri izanda.

Hurrengo pausoa, elektroiaren
aurkikuntzarekin eman zen. John Thomson (1856-1940) konturatu zen gas
bati deskarga elektriko bat aplikatzean, gasak izpi batzuk askatzen
zituela. Gertakari honetan oinarriturik, esperimentu batzuk egin
zituen elektrizitatea eta gasaren arteko erlazioa aztertzeko.
Thomsonek muntaia bat
prestatu zuen polo positibo batekin eta polo negatibo batekin eta bi
imanekin. Gasari deskarga bat aplikatu eta imanen eraginpean
bakarrik pasaraztean izpiak desbideratu egiten zirela konturatu zen.
Ondoren, gasari deskarga bat aplikatu eta poloen eraginpean pasarazi
zituen, eta izpiak plaka positiborantz desbideratzen zirela konturatu
zen.
Izpia tren batekin konparatu
daiteke. Motorra piztean (gasari deskarga ematean) martxan jartzen
da. Beti norantza berdinean doa, baina palankaren egoeraren arabera
norabide desberdina izango du eta desbideratu egingo da
Esperimentu honen ondorioz,
izpiak karga negatiboa zutenaren eta karga eta izpia banaezinak
zirenaren susmoa izan zuen.

Bi desbiderazioekin kalkuluak
egiten, karga eta izpia osatzen zuten partikulen masaren arteko
erlazioa lortu zuen. Erlazioa oso handia zen masa oso txikia zelako.
Hain zuzen ere, partikula misteriotsu hauen masa, ordu arte ezagutzen
ziren atomoena baino askoz txikiagoa zen. Esperimentua gas
ezberdinekin egin arren, balio berdinak lortzen zituen.
Aurkikuntza honi azalpen bat
eman nahian, hipotesi iraultzaile bat proposatu zuen: atomoak
banagarriak zirela esan zuen. Eta hori gutxi balitz, atomo guztiek
negatiboki kargatutako partikula bat komunean zutela esan zuen.
Partikula hau “elektroi” izenez bataiatu zuen. Eredu berri hau mahaspasa
pastel ingelesarekin konparagarria da, non pastelaren gorputza
positiboki kargatutako zatia den eta mahaspasak elektroiak diren.

Rutherfordek
bere aurrekoek egin
zuten ikerkuntza behatu ondoren, ikertzeari ekin zion. Horretarako,
esperimentu bat egin zuen, non, izpi batzuk bidali zituen xafla
batetara eta ohartu zen bertan talka egitean partikula batzuk
desbideratu egiten zirela, beste batzuk, errebotatu egiten zutela eta
beste batzuk berriz, zuzen irteten zirela. Efektu berbera gertatzen
da bilarrean. Bola bati erdian jotzen badiozu zuzen irtengo da,
baina, bolaren erdian ez badiozu ematen desbideratu egiten da. Hau
guztia ikusirik, Rutherford konklusio batzuetara iritsi zen, hots,
atomoaren masa gehiengoa erdian zegoela metatua eta karga positiboa
zuela eta inguruan aldiz partikula txikiagoak zeudela, elektroiak
deritzenak.

Rutherforden (eta beste batzuen) teorietan oinarriturik, Bohrek 1913an bere modelo atomikoa
argitaratu zuen. Bertan, orbita kuantifikatuen teoria sartu zuen, non
nukleo atomikoaren inguruan elektroien kopurua handitzen den
barnealdetik kanpoaldera. Bere
eredua azaltzeko, hidrogeno atomoak nukleoan protoi bat (karga
positiboarekin) eta inguruan elektroiak (karga negatibodunak)
biratzen daudela azaldu zuen, sistema planetarioan oinarritutako
eredutik abiatuz.

Eredu
honetan elektroiek nukleoaren inguruan biratzen dute orbita
zirkularretan, energia minimoko orbitak, edo nukleotik hurbilen
daudenak, betez. Teoria klasikoak esaten du modu zirkularrean
mugitzen den partikula kargadun batek energia emititzen duela, beraz,
elektroiak energia galduko luke eta nukleoarengan kolapsatuko
litzateke. Baina argi dago hau ez dela betetzen, bestela atomoak ez
lirateke existituko eta, ondorioz, ezagutzen dugun guztia ez
litzateke egiazkoa izango.

Beraz, ezagutzen dugun guztia ez da egia ala elektroien mugimendua
azaltzeko beste modu bat dago. Arazo hau gainditzeko, Bohr-ek honako
suposizioa egin zuen: elektroiak soilik orbita berezi batzuetan mugi
daitezke, bakoitzak energia maila desberdina izanik. Orbita bakoitza
n zenbaki osoarekin identifikatu daiteke eta n=1,2,3… balioak izan
ditzake.
Hau
hobeto ulertzeko hidrogeno atomoko elektroia gu garela suposatuko
dugu eta eraikin bateko igogailuan sartuko gara. Igogailuan gaudenean
daukagun aukera posible bakarra pisu batean edo bestean egotea da (lehengoan, bigarrenean, hirugarrenean…), inor ez da gelditzen
hirugarren eta laugarren pisuen artean…

Gainera,
orbita bakoitzak elektroiak dauzka jasotako energia maila
desberdinekin. Orbiten energia nukleotik dauden distantziaren
araberakoa da, energia baxuena n=1 orbita izanik. Horrek esan nahi du
elektroia egonkorren modu horretan egongo dela, hau da, kuantizatuak
daude.
Eraikinera
itzuliz, nukleoa kalearen maila bada, gehienok erosoago gaude
lehenengo pisuan eta ez New Yorkeko etxe orratz bateko 50. pisuan!

Bohren ereduak hidrogeno atomoaren absortzio eta emisio espektroak bakarrik azaltzen ahal zituen. Beste atomo guztien kasuan, kale egiten zuen. Hortaz, ez modelo hau ez da gaur egun atomoaren egitura azaltzeko erabiltzen den eredua. Dena den, historikoki,
Bohr-en eredu atomikoaren garapenak eta materiaren uhin-partikula dualtasunak
Erwin Schrödingerri mekanika kuantikoaren oinarrizko ekuazioa
aurkitzea ahalbidetu zion, eta honela, atomoaren eredu kuantikoa gauzatu zen. Eredu honek, hidrogenoaz gain, beste atomoen egitura azaltzea ahalbidetzen zuen. Schrödingerren eredu kuantikoan sakontzeko, parrafo honetan aipatutako estekak bisitatzen ahal dituzue. Gu, bukatzeko, Bohr eta Schrodingerren ereduen arteko desberdintasunak azaltzen dituen bideo labur batekin agurtzen gara.

Egileak: Esther Udabe, Ane Olazagoitia, Maite Eceiza eta Andoni Perez UPV/EHUko Kimika Fakultateko ikasleak dira. Kimika Fisikoa II irakasgaian egindako lana.

Sarrera honek #KulturaZientifikoa 1. Jaialdian parte hartzen du.

Descargo de responsabilidad: He utilizado las imágenes sin ánimo de lucro, con un objetivo de investigación y estudio, en el marco del principio de uso razonable - sin embargo, estoy dispuesto a retirarlas en caso de cualquier infracción de las leyes de copyright.Disclaimer: I have used the images in a non for profit, scholarly interest, under the fair use principle - however, I am willing to remove them if there is any infringement of copyright laws.

anonimohttp://www.blogger.com/profile/04261480550923264145noreply@blogger.com0tag:blogger.com,1999:blog-8092103831200857187.post-90758975221284934442014-02-24T12:42:00.001+01:002014-02-24T12:42:42.546+01:00Erresonantzia Magnetiko Nuklearra Medikuntzan

Uxua H., Eider M, Sara M.

Erresonantzia Magnetiko Nuklearra (EMN) atomoen nukleoek duten propietate batean oinarritzen dira: spina. Kuantikari esker, fenomeno fisiko-kimiko hau aurresan eta ulertu egin zen XX. mendean. Honek aplikazio teknologiko berriak ekarri zituen. Alde batetik Kimikan, molekulen karakterizazioan. Bestalde, Medikuntzan, diagnosi teknika berriak garatuz. Gaurkoan, azken honi eginen diogu so.

Erresonantzia magnetiko
nuklearra taula periodikoko zenbait nukleoren propietate
magnetikoetan oinarritutako fenomeno fisiko-kimiko bat da. Nukleo
horiek intentsitate handiko eremu magnetiko batean jarriz,
irrati-uhinak xurgatu eta ondoren igor ditzakete. Hidrogeno atomoaren
isotopo nagusiaren nukleoa protoi batez soilik osatuta dago. Protoi honek momentu
magnetiko bat du, bere gain biratzen duelako, hau da, spina duelako.
Gorputzeko H atomoen protoiak norabide guztietan biratzen dute; baina
eremu magnetiko handi bat jasaten dutenean protoi guztiak eremu
honekin lerratzen dira. Kanpoko eremu magnetikoarekin lerratzean,
nukleoek energia kantitate bat hartzen dute spina aldatzeko, batzuk
beste batzuk baino gehiago, beraien spinaren posizioaren arabera.
Kanpoko eremu magnetikoa kentzean, nukleoen spinak beraien oinarrizko
egoerara bueltatzen dira, absorbatu duten energia berriz askatuz.
Printzipio honetan oinarritzen da gaur egun medikuntzan oso erabilia
den diagnosi-teknika: erresonantzia magnetiko bidezko irudiak (IRM).

IRM ekipoak prezisio handiarekin
bateratutako zati asko dituzten makinak dira. Ekipo honen osagai
nagusia iman bat da, intentsitate handiko eremu magnetiko konstante
bat sortzeko gai dena. Gaur egun, 0'5 eta 1'5 tesla arteko
eremu-intentsitateko imanak erabiltzen dira. Imanaren eremu magnetiko
konstanteak nukleo atomikoen momentu magnetikoak bi norabidetan
zuzentzen ditu, paraleloa (bi bektoreen norabidea berdina da) eta
antiparaleloa (bektoreen norabidea kontrakoa da). Eremu magnetikoaren
intentsitateak eta nukleoen momentu magnetikoak nukleoen
erresonantzia frekuentzia determinatzen dute, baita estatu bakoitzean
aurkitzen diren nukleoen proportzioa ere.

Orientazio paraleloa duten nukleoak
(energia baxueneko egoera) orientazio antiparalelora aldatuko dira,
beraien energia handituz. Denbora tarte txiki baten buruan, energia
diferentzia hori emitituko da, aparatu egokiak erabiliz detektatu
daitekeena. Aparatuko imanak irrati-frekuentzien eremuan lan egiten
dutenez, detektagailua bobina bat izan ohi da, antena, anplifikadore
eta irrati-frekuentzien sintetizatzailea dena.

Imanak eremu magnetiko konstantea
sortzen duenez, momentu magnetiko berdina duten nukleo guztiek
erresonantzia frekuentzia berdina izango dute ere. Horrek esan nahi
du, erresonantzia magnetikoak baldintza horietan sortzen duen edozein
seinale detektagarria izango dela eta gorputzaren edozein puntutik
abiatuta ere balore berdina emango duela. Hau arazo bat da, izan ere,
erresonantziaren informazio espazialik ez da existituko.

Arazoari soluzioa emateko, bobina
gehiago gehitzen dira, gradiente-bobinak deiturikoak. Bobina
bakoitzak intentsitate jakineko eta frekuentzia kontrolatuko eremu
magnetikoa sortzen du. Eremu magnetiko hauek aurretik iman
nagusiarekin sortutako eremu magnetikoa aldatzen dute, eta ondorioz,
nukleoen erresonantzia frekuentzia. Hiru bobina ortogonal erabiliz
espazioaren eskualde bakoitzari erresonantzia frekuentzia bat ematea
dago; horrela, erresonantzia frekuentzia jakin batean sortzean,
espazioaren zein eskualderi dagokion determina daiteke.

Teknika honetan ez da
erradiazio ionizatzailerik erabiltzen. Ez du
inolako kalterik eragiten gaixoaren organismoan, eta energia
gutxiagoko erradiazioa erabiltzen da beste metodo batzuekin
konparatuz (X izpiak eta isotopo erradioaktiboak erabiltzen dituzten
teknikak).

Erresonantzia
magnetikoa nuklear bidez gorputzeko ehun gehienen irudiak lor
daitezke. Erradiazioak gorputzeko atomoko nukleoen posizioan
aldaketak eragiten ditu. Eremu magnetiko bat aplikatzen da,
gorputzeko uraren hidrogenoen nukleoen eremu magnetikoa zuzentzeko.
Hidrogeno atomo gutxiago dituzten ehunak, hezurrak esaterako, ilunak
agertzen dira. Aldiz, hidrogeno atomo ugarien kasuan, gantzetan,
askoz ere argiago ikusten da. Irrati uhinen maiztasuna aldatzen bada,
ehun mota desberdinak antzeman daitezke.

Aipatutako aldaketa eragin
eta ondorioz nukleoa detektatu ahal izateko, irrati-frekuentzien
eremuko uhinak erabiltzen dira. Eremu magnetiko gehiago aplikatuz,
informazio gehiago lortu daiteke eta irudi konplexuagoak sortu.

Teknika honek
aurrerapen handia suposatu du, batez ere, garuna, bizkarrezur-muina,
muskuluak, eskeletoa, bihotza eta odol-hodiak azter daitezkeelako
gorputza ireki beharrik gabe.

Zehaztasun handiko
irudiak lortzen dira. Hori dela eta, garuneko tumore onberak eta
gaiztoak antzemateko teknikarik onena da. Lesio neurologikoak
detektatzeko ere erabiltzen da, hemorragia, tronbosiak, edo esklerosi
anizkoitza bezalako gaitzak adibidez. Gaixotasun kardiobaskularren
ikerkuntzan erabiltzen da. Jaiotzetik agertzen diren malformazioak
detekta ditzake.

Edward
Mills Purcell zientzialariak irrati-frekuentzien eremuko
energia sortu eta detektatzeko, eta energia horren absortzioa
materian aztertzeko proiektu bat garatu zuen. Honen ildotik,
erresonantzia magnetiko nuklearraren aurkikuntza egin zuen Felix
Bloch-ekin batera. Nukleo magnetikoak potentzia espezifiko bateko
eremu magnetiko baten eraginpean jartzean, nukleo horiek
irrati-frekuentzien eremuko energia absorbatzen zutela ikusi zuten bi
zientzialariek, eta horrela nukleoak identifikatzea lortu zuten.

Hasieran atomoei
buruzko informazioa lortzeko erabiltzen zen teknika urteetan zehar
garatzen joan da eta, garapen teknologikoarekin bateratuz, aplikazio
ezberdinak lortu dira hainbat esparrutan, hala nola, irudi bidezko
erresonantzia magnetikoa medikuntzan.

Egileak: Uxua H, Eider M. eta Sara M. UPV/EHUko Kimika Fakultateko ikasleak dira. Kimika Fisikoa II irakasgaian egindako lana.

Sarrera honek #KulturaZientifikoa 1. Jaialdian parte hartzen du.

anonimohttp://www.blogger.com/profile/04261480550923264145noreply@blogger.com0tag:blogger.com,1999:blog-8092103831200857187.post-2195248442951594932014-02-21T12:18:00.002+01:002014-02-21T12:18:50.908+01:00#Kulturazientifikoa sustatzeko Ikasleen I Topaketara etorri nahi duzu? Izenematea zabalik!2014ko maiatzaren 8ko #KulturaZientifikoa sustatzeko Ikasleen I Topaketara bertaratu nahi baduzu, dagoeneko zabaldu dugu izena emateko fitxa. Hementxe duzu:

http://kulturazientifikoa.blogspot.com.es/p/topaketa.html

Izena eman behar da entzule gisa zein partaide gisa etortzeko. Izenematea doakoa da.

Lekua mugatua denez, izenemate ordenaren arabera baieztatuko da lekua. Ez utzi azken momentura arte!

Anonymoushttp://www.blogger.com/profile/17549393038759072849noreply@blogger.com0tag:blogger.com,1999:blog-8092103831200857187.post-76816640663928972092014-02-19T18:56:00.000+01:002014-02-22T18:57:11.645+01:00Maiatzaren 8an, Kultura Zientifikoaren I Ikasle Topaketa Donostian!2014ko maiatzaren 8an, Donostiako Carlos Santamaria Zentroan, Kultura Zientifikoaren I Ikasle Topaketa egingo da goizez, 9:00etatik 14:00etara.

Carlos Santamaria Zentroa

Jardunaldi honen helburu nagusia da zientziaren ikuspegi transdiziplinarra erakustea, ikasleen begietatik, ikasleek zientziaren garapenean duten garrantzia azpimarratzeko. Gonbidatu gisa, entzuleen artean ikertzaileak izango dira, zientzia dibulgatzaileak, komunikabideak eta ikerketa-taldeetako koordinatzaileak, aukera bikaina gure lurraldean euskaraz zientzia nola lantzen den ikusteko!

Ikasleok zuzenean parte har dezakezue ekitaldian, zuen proposamena bidalita, ikaslez osatutako batzorde zientifikoak azter dezan. Irakasleoi ere, eskatuko genizueke ekitaldi hau sustatzeko zuen ikasleen artean.

Behin-behineko programa

Bertaratu nahi baduzu, eman izena hemen (leku mugatuak)

Ikasle bazara, bidali zure proposamena apirilaren 11 baino lehen

Edozein zalantza edo galdera baduzu, jarri gurekin harremanetan: kulturazientifikoa@gmail.com

Ainhoa Ezeizahttp://www.blogger.com/profile/01364339368580902067noreply@blogger.com0tag:blogger.com,1999:blog-8092103831200857187.post-11935721836391937112014-02-18T13:46:00.000+01:002014-03-05T16:22:39.777+01:00Nola hartu parte Kultura Zientifikoaren Jaian edo Kultura Zientifikoaren Ikasle Topaketan?Sarean, urtarrilean hasi zen Kultura Zientifikoaren Jaia #KZJaia, eta Zientzia Kaiera blogaren lekukoaren bidez, erritmo ona hartu du.

Begira zein artikulu interesgarriak argitaratu dituzten orain arte

Twitterren ere, oso aktibo darrai #KZJaia etiketak, egunero dago zer irakurria!

Blog honetan, gehienbat ikasleon ekarpenak argitaratu nahi ditugu, blog honetan eroso sentitu eta diziplina-arlo batean hasiberriak zaretenok Zientzia nola ikusten duzuen erakutsi nahi dugulako.

Nola hartu parte Kultura Zientifikoaren Jaian?

#KZJaia urtarrilaren hasieratik martxoaren amaiera arte garatzen ari den esperientzia birtuala da. Parte hartu nahi duenak, bere artikulua bere blogean argitaratu dezake, Zientzia Kaierako artikulu honetan azaldu bezala.

Ikasle bazara: parte hartzeko, besterik gabe bidaliguzu gehienez ere 1.000 hitz dituen zure artikulua (euskaraz) posta elektronikoz eta geu arduratuko gara blog honetan argitaratzeaz: kulturazientifikoa@gmail.com. Argi adierazi mezuaren gaian "KZJaia". Proposamena banakakoa edo taldekakoa izan daiteke.

Irakasle bazara: animatu ikasleak gehienez ere 1.000 hitzeko artikulu bat idaztera, zure diziplinako aurkikuntza berezi baten berri emango duena euskaraz. Ahal baduzu, berrikusi guri bidali aurretik, eta aukera izanez gero, integratu idazketa dibulgatiboa zure irakasgaiaren barruan.

Kultura Zientifikoa sustatzeko, dibulgatzen trebatzea oso baliotsua da! Ikasleok zuen lanak hemen argitaratuz, ikusiak eta irakurriak izango dira, eta oso preziatuak.

Nola hartu parte Kultura Zientifikoaren I Ikasle Topaketan?

Topaketa 2014ko maiatzaren 8an izango da, Donostiako Carlos Santamaria Zentruko areto nagusian. Hiru partaidetza-mota izango dira:

Ahozko komunikazioak

Posterrak

Mahai-ingurua

Proposamenak graduondoko ikasleek osatutako batzorde akademiko-zientifikoak hautatuko ditu, beti diziplinartea kontuan hartuz, alegia, bilatuko da zientzia adar desberdineko ikasleak ordezkatuak izan daitezen.

Ikasle bazara: bidali zure edota zure taldearen ekarpena posta elektronikoz, argi adieraziz "Topaketa" mezuaren izenburuan. Epea: apirilaren 11. Posta elektronikoa: kulturazientifikoa@gmail.com

Irakasle bazara: animatu zure ikasleen artean talde bat osatzera, edo banaka, binaka ere presta dezakete partehartzea. Saiatu ideia hau irakasgaiaren proiektu gisa integratzen. Laguntzarik edo orientaziorik behar izanez gero, jarri gurekin harremanetan.

2014ko apirilaren 29 eta 30ean, bi tailer antolatuko dira Gipuzkoako Campusean ahozko komunikazioa eta poster saioa prestatzeko, nahi duenak parte hartu dezan.

Topaketan izena emateko: http://kulturazientifikoa.blogspot.com.es/p/topaketa.html

Proposamena bidaltzeko: http://kulturazientifikoa.blogspot.com.es/p/proposamena-bidali.html

Edozein zalantza baduzu, bidaliguzu eposta: kulturazientifikoa@gmail.com

Anonymoushttp://www.blogger.com/profile/17549393038759072849noreply@blogger.com0tag:blogger.com,1999:blog-8092103831200857187.post-75116065201419560352014-01-07T12:24:00.000+01:002014-02-18T13:12:56.690+01:00#KulturaZientifikoa Jaialdia 2014ko urtarrilaren 8tik martxoaren 31 arte!#KulturaZientifikoa Jaialdia hainbat esparru eta jakintza arloko pertsonak/talde biltzeko ideiarekin proposaturiko ekimena da. Ideia kaleratu zenetik, 100 pertsona/talde/erakunde inguruk bat egin dute Jaialdiarekin, eta 1. Jaialdia antolatzeko lekukoa Zientzia Kaiera blogak hartuko du.

Hementxe duzue dokumentu partekatua, jaialdiaren inguruko xehetasunak jasotzeko.

Ekimenari hasiera Zientzia Kaiera blogak emanen dio urtarrilaren 8aren inguruan. 1. Jaialdia martxoaren bukaera arte
luzatuko da, eta gero Zientzia Kaierak lekukoa beste blog/webgune bati
pasako dio.

Horrela, anfitrioi izatea nahi duenak, aukera izanen du!
Momentuz, badira batzuk apuntatu direnak:

Iruñeko Planetarioa

Ingumak Laborategian bloga

Zientzia.net

Aniturri BHIko bloga

Aldiri Arkitektura Aldizkariaren bloga

Baga Biga blog!

Nola Ikasi Kimika Kuantikoa Izutu Gabe

Beste norbaitek nahi izanez gero, goiko helbideetan ere bere bloga gehitzen ahal du.

Funtsean, Jaialdi honetan parte hartu nahi baduzu, idatzi zure jakintza-arloari lotutako sarrera dibulgatibo bat eta sarreraren bukaeran honako esaldia gehitu: "Sarrera honek #Kulturazientifikoa I. Jaialdian parte hartzen du" eta irudi hauxe gehitu:

Hona adibide bat: http://neurozientzian.blogspot.com.es/2013/11/neurozientziaren-oraina-eta-geroa.html

Atxikimenduak

Ekimenarekin bat egin dugunon artean, 100 zenbakia ez da
garrantzitsuena. Garrantzitsuena parte hartzaileen aniztasuna
da, dudarik gabe. Esparru berdintsuenekoak izanen bagina, ekimena
interesgarria litzateke, baina hankamotz geldituko litzateke.
Zorionez, ez da kasua. Aniztasun hau islatzeko, atxikimendua eman
dutenen artean:

Jakintza arloak: Giza eta Gizarte Zientzietako, Zientzia Esperimental eta Puruetako, Zientzia Teknologikoetako partaideak daude.

Hezkuntza: Unibertsitate, Bigarren Hezkuntzako eta Euskaltegietako irakasle/ikasleak daude.

Ikerketa: Unibertsitate, Zentro Teknologiko, Ikerketa Zentru desberdineko taldeak/ikertzaileak daude, Euskal Herrikoak zein atzerrikoak.

Komunikazio/Dibulgazioa: Zientzia dibulgazioa eta komunikazioa egiten duten hainbat eragile, talde, zientzialari, kazetari eta abar daude.

Bestelakoak: liburutegiak, katalogatzaileak, eta abar daude.

Garbi dago ekimen zabala eta parte-hartzailea izateko osagai guztiak dituela #KulturaZientifikoa Jaialdia. Hemendik gonbitea luzatzen dizuegu parte hartu nahi duzuen eragile/talde/pertsona guztioi, denondako tartea dago eta!

Bide batez, animatu #kulturazientifikoa etiketa erabiltzen Twitterren, zientzia kontuak euskaraz partekatzeko!

Bukatzeko, zorterik onena opa nahi diogu Zientzia Kaierari
#KulturaZientifikoa 1. Jaialdia antolatzen. Guztion parte hartzearekin,
ziur naiz Jaialdi bikaina eginen dugula, eta #KulturaZientifikoa
zuhaitza haziko dugula!

Ainhoa Ezeizahttp://www.blogger.com/profile/01364339368580902067noreply@blogger.com0