2014(e)ko apirilaren 14(a), astelehena

Proposamenak bidaltzeko azken aukera!

Aurrera goaz Kultura Zientifikoa sustatzeko Ikasleen I Topaketaren antolaketan! Dagoeneko proposamen bilduma polita dugu eta azken aukera eman nahi dizuegu parte hartu nahi duzuen ikasleoi zuen proposamena bidaltzeko, oso erraza da!

EMAN ETA ZABAL ZAZU ZURE ARLOKO IKUSPEGIA!

Ez da ezer konplexuegirik egin behar; besterik gabe, zientziaren ikuspegi desberdinak entzun nahi ditugu ikasleon ahotan, zuen begietatik... Izan daiteke garrantzitsua edo interesgarria iruditu zaizuen ikerketa baten berri ematea, edo zuen gustuko jakintza-arloaren funtsak kontatzea...

Denon artean, zientziaren ikuspegi anitza islatu nahi dugu, zientzia dibulgazioa euskaraz egitea sustatzeko.

Parte hartu nahi baduzu, epea apirilaren 24ra arte zabaldu dugu. Zure proposamenaren laburpen bat bidaltzea baino ez da, orri hau egoki betez: http://kulturazientifikoa.blogspot.com.es/p/proposamena-bidali.html

Ekarpena banakakoa zein taldeka izan daiteke, 10 minutuko ahozko azalpen bat egiteko edo poster formaturako. Posterren inprimaketa antolaketak ordainduko du. Antolaketa harremanetan jarriko da autoreokin aurkezpen-proposamena egiteko.

Zure edo zuen ekarpena ahozko aurkezpenerako edo poster saiorako aukeratua izan zein ez izan, blogean argitaratuko dugu. Zure lana ez da alferrik galduko!!!

ETORRI IKASLEEN PROPOSAMENAK ENTZUTERA

Maiatzaren 8an, goizeko 9:30etatik 14:00ak bitartean, kultura zientifikoaz entzun, hitz egin eta eztabaidatu gura baduzu, eman izena eta etorri topaketara! Doakoa da izenematea baina derrigorrezkoa (kafea geure kontu): http://kulturazientifikoa.blogspot.com.es/p/topaketa.html

Leku mugatuak ditugu eta izenematea oso ondo doa! Autoreok ere izena eman behar duzue, lekua gordetzeko.


Ekimen hau Ikaskidetza Sareak* antolatzen du UPV/EHUko Kultura Zientifikoaren Katedrarekin batera, DIPC eta Euskampus-en babespean eta UEU eta Elhuyar Fundazioaren laguntzaz.


*Ikaskidetza proiektua Gipuzkoako Foru Aldundiko Ikasmina Programaren dirulaguntza jaso du, Europar Gizarte Funtsekin batera, ikaskuntza informala sustatzeko: http://www.ikaskidetza.org/



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina