2014(e)ko otsailaren 18(a), asteartea

Nola hartu parte Kultura Zientifikoaren Jaian edo Kultura Zientifikoaren Ikasle Topaketan?

Sarean, urtarrilean hasi zen Kultura Zientifikoaren Jaia #KZJaia, eta Zientzia Kaiera blogaren lekukoaren bidez, erritmo ona hartu du.



Begira zein artikulu interesgarriak argitaratu dituzten orain arte



Twitterren ere, oso aktibo darrai #KZJaia etiketak, egunero dago zer irakurria!

Blog honetan, gehienbat ikasleon ekarpenak argitaratu nahi ditugu, blog honetan eroso sentitu eta diziplina-arlo batean hasiberriak zaretenok Zientzia nola ikusten duzuen erakutsi nahi dugulako.

Nola hartu parte Kultura Zientifikoaren Jaian?

#KZJaia urtarrilaren hasieratik martxoaren amaiera arte garatzen ari den esperientzia birtuala da. Parte hartu nahi duenak, bere artikulua bere blogean argitaratu dezake, Zientzia Kaierako artikulu honetan azaldu bezala.

Ikasle bazara: parte hartzeko, besterik gabe bidaliguzu gehienez ere 1.000 hitz dituen zure artikulua (euskaraz) posta elektronikoz eta geu arduratuko gara blog honetan argitaratzeaz: kulturazientifikoa@gmail.com. Argi adierazi mezuaren gaian "KZJaia". Proposamena banakakoa edo taldekakoa izan daiteke.

Irakasle bazara: animatu ikasleak gehienez ere 1.000 hitzeko artikulu bat idaztera, zure diziplinako aurkikuntza berezi baten berri emango duena euskaraz. Ahal baduzu, berrikusi guri bidali aurretik, eta aukera izanez gero, integratu idazketa dibulgatiboa zure irakasgaiaren barruan.

Kultura Zientifikoa sustatzeko, dibulgatzen trebatzea oso baliotsua da! Ikasleok zuen lanak hemen argitaratuz, ikusiak eta irakurriak izango dira, eta oso preziatuak.

Nola hartu parte Kultura Zientifikoaren I Ikasle Topaketan?

Topaketa 2014ko maiatzaren 8an izango da, Donostiako Carlos Santamaria Zentruko areto nagusian. Hiru partaidetza-mota izango dira:
  • Ahozko komunikazioak
  • Posterrak
  • Mahai-ingurua
Proposamenak graduondoko ikasleek osatutako batzorde akademiko-zientifikoak hautatuko ditu, beti diziplinartea kontuan hartuz, alegia, bilatuko da zientzia adar desberdineko ikasleak ordezkatuak izan daitezen.

Ikasle bazara: bidali zure edota zure taldearen ekarpena posta elektronikoz, argi adieraziz "Topaketa" mezuaren izenburuan. Epea: apirilaren 11. Posta elektronikoa: kulturazientifikoa@gmail.com

Irakasle bazara: animatu zure ikasleen artean talde bat osatzera, edo banaka, binaka ere presta dezakete partehartzea. Saiatu ideia hau irakasgaiaren proiektu gisa integratzen. Laguntzarik edo orientaziorik behar izanez gero, jarri gurekin harremanetan.

2014ko apirilaren 29 eta 30ean, bi tailer antolatuko dira Gipuzkoako Campusean ahozko komunikazioa eta poster saioa prestatzeko, nahi duenak parte hartu dezan.

Topaketan izena emateko: http://kulturazientifikoa.blogspot.com.es/p/topaketa.html
Proposamena bidaltzeko: http://kulturazientifikoa.blogspot.com.es/p/proposamena-bidali.html

Edozein zalantza baduzu, bidaliguzu eposta: kulturazientifikoa@gmail.com


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina