topaketa etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
topaketa etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2014(e)ko apirilaren 22(a), asteartea

Kultura Zientifikoaren I Ikasle Topaketa: Behin-behineko programa #KZientifikoa

Kaixo denoi!

Poliki-poliki, itxura hartzen ari da maiatzaren 8ko Kultura Zientifikoaren I Ikasle Topaketa! Dagoeneko behin-behineko programa argitaratu dugu:

http://kulturazientifikoa.blogspot.com.es/p/behin-behineko-programa.html

Oraindik aldaketa batzuk egingo ditugu eta azken mezuen zain gaude, baina uste dugu interesgarria dela programa nola doan erakustea. Espero dugu zuen gustukoa izatea!


Horrez gain, Twitter erabiltzen ari gara informazioa partekatzeko:

Kontua: @KZientifikoa
Hashtag berria: #KZientifikoa

OSO GARRANTZITSUA:
Topaketa honetara etorri nahi baduzu, EZINBESTEKOA DA izena ematea. Izenematea doakoa da, baina lekua mugatua da eta agortzen ari da. Eman izena hemen klikatuz.

Kafea eta pintxoa geure kontu!

2014(e)ko apirilaren 14(a), astelehena

Proposamenak bidaltzeko azken aukera!

Aurrera goaz Kultura Zientifikoa sustatzeko Ikasleen I Topaketaren antolaketan! Dagoeneko proposamen bilduma polita dugu eta azken aukera eman nahi dizuegu parte hartu nahi duzuen ikasleoi zuen proposamena bidaltzeko, oso erraza da!

EMAN ETA ZABAL ZAZU ZURE ARLOKO IKUSPEGIA!

Ez da ezer konplexuegirik egin behar; besterik gabe, zientziaren ikuspegi desberdinak entzun nahi ditugu ikasleon ahotan, zuen begietatik... Izan daiteke garrantzitsua edo interesgarria iruditu zaizuen ikerketa baten berri ematea, edo zuen gustuko jakintza-arloaren funtsak kontatzea...

Denon artean, zientziaren ikuspegi anitza islatu nahi dugu, zientzia dibulgazioa euskaraz egitea sustatzeko.

Parte hartu nahi baduzu, epea apirilaren 24ra arte zabaldu dugu. Zure proposamenaren laburpen bat bidaltzea baino ez da, orri hau egoki betez: http://kulturazientifikoa.blogspot.com.es/p/proposamena-bidali.html

Ekarpena banakakoa zein taldeka izan daiteke, 10 minutuko ahozko azalpen bat egiteko edo poster formaturako. Posterren inprimaketa antolaketak ordainduko du. Antolaketa harremanetan jarriko da autoreokin aurkezpen-proposamena egiteko.

Zure edo zuen ekarpena ahozko aurkezpenerako edo poster saiorako aukeratua izan zein ez izan, blogean argitaratuko dugu. Zure lana ez da alferrik galduko!!!

ETORRI IKASLEEN PROPOSAMENAK ENTZUTERA

Maiatzaren 8an, goizeko 9:30etatik 14:00ak bitartean, kultura zientifikoaz entzun, hitz egin eta eztabaidatu gura baduzu, eman izena eta etorri topaketara! Doakoa da izenematea baina derrigorrezkoa (kafea geure kontu): http://kulturazientifikoa.blogspot.com.es/p/topaketa.html

Leku mugatuak ditugu eta izenematea oso ondo doa! Autoreok ere izena eman behar duzue, lekua gordetzeko.


Ekimen hau Ikaskidetza Sareak* antolatzen du UPV/EHUko Kultura Zientifikoaren Katedrarekin batera, DIPC eta Euskampus-en babespean eta UEU eta Elhuyar Fundazioaren laguntzaz.


*Ikaskidetza proiektua Gipuzkoako Foru Aldundiko Ikasmina Programaren dirulaguntza jaso du, Europar Gizarte Funtsekin batera, ikaskuntza informala sustatzeko: http://www.ikaskidetza.org/



2014(e)ko otsailaren 21(a), ostirala

#Kulturazientifikoa sustatzeko Ikasleen I Topaketara etorri nahi duzu? Izenematea zabalik!

2014ko maiatzaren 8ko #KulturaZientifikoa sustatzeko Ikasleen I Topaketara bertaratu nahi baduzu, dagoeneko zabaldu dugu izena emateko fitxa. Hementxe duzu:

http://kulturazientifikoa.blogspot.com.es/p/topaketa.html

Izena eman behar da entzule gisa zein partaide gisa etortzeko. Izenematea doakoa da.

Lekua mugatua denez, izenemate ordenaren arabera baieztatuko da lekua. Ez utzi azken momentura arte!


2014(e)ko otsailaren 19(a), asteazkena

Maiatzaren 8an, Kultura Zientifikoaren I Ikasle Topaketa Donostian!

2014ko maiatzaren 8an, Donostiako Carlos Santamaria Zentroan, Kultura Zientifikoaren I Ikasle Topaketa egingo da goizez, 9:00etatik 14:00etara.

Carlos Santamaria Zentroa

Jardunaldi honen helburu nagusia da zientziaren ikuspegi transdiziplinarra erakustea, ikasleen begietatik, ikasleek zientziaren garapenean duten garrantzia azpimarratzeko. Gonbidatu gisa, entzuleen artean ikertzaileak izango dira, zientzia dibulgatzaileak, komunikabideak eta ikerketa-taldeetako koordinatzaileak, aukera bikaina gure lurraldean euskaraz zientzia nola lantzen den ikusteko!

Ikasleok zuzenean parte har dezakezue ekitaldian, zuen proposamena bidalita, ikaslez osatutako batzorde zientifikoak azter dezan. Irakasleoi ere, eskatuko genizueke ekitaldi hau sustatzeko zuen ikasleen artean.

Behin-behineko programa

Bertaratu nahi baduzu, eman izena hemen (leku mugatuak)

Ikasle bazara, bidali zure proposamena apirilaren 11 baino lehen


Edozein zalantza edo galdera baduzu, jarri gurekin harremanetan: kulturazientifikoa@gmail.com

2014(e)ko otsailaren 18(a), asteartea

Nola hartu parte Kultura Zientifikoaren Jaian edo Kultura Zientifikoaren Ikasle Topaketan?

Sarean, urtarrilean hasi zen Kultura Zientifikoaren Jaia #KZJaia, eta Zientzia Kaiera blogaren lekukoaren bidez, erritmo ona hartu du.



Begira zein artikulu interesgarriak argitaratu dituzten orain arte



Twitterren ere, oso aktibo darrai #KZJaia etiketak, egunero dago zer irakurria!

Blog honetan, gehienbat ikasleon ekarpenak argitaratu nahi ditugu, blog honetan eroso sentitu eta diziplina-arlo batean hasiberriak zaretenok Zientzia nola ikusten duzuen erakutsi nahi dugulako.

Nola hartu parte Kultura Zientifikoaren Jaian?

#KZJaia urtarrilaren hasieratik martxoaren amaiera arte garatzen ari den esperientzia birtuala da. Parte hartu nahi duenak, bere artikulua bere blogean argitaratu dezake, Zientzia Kaierako artikulu honetan azaldu bezala.

Ikasle bazara: parte hartzeko, besterik gabe bidaliguzu gehienez ere 1.000 hitz dituen zure artikulua (euskaraz) posta elektronikoz eta geu arduratuko gara blog honetan argitaratzeaz: kulturazientifikoa@gmail.com. Argi adierazi mezuaren gaian "KZJaia". Proposamena banakakoa edo taldekakoa izan daiteke.

Irakasle bazara: animatu ikasleak gehienez ere 1.000 hitzeko artikulu bat idaztera, zure diziplinako aurkikuntza berezi baten berri emango duena euskaraz. Ahal baduzu, berrikusi guri bidali aurretik, eta aukera izanez gero, integratu idazketa dibulgatiboa zure irakasgaiaren barruan.

Kultura Zientifikoa sustatzeko, dibulgatzen trebatzea oso baliotsua da! Ikasleok zuen lanak hemen argitaratuz, ikusiak eta irakurriak izango dira, eta oso preziatuak.

Nola hartu parte Kultura Zientifikoaren I Ikasle Topaketan?

Topaketa 2014ko maiatzaren 8an izango da, Donostiako Carlos Santamaria Zentruko areto nagusian. Hiru partaidetza-mota izango dira:
  • Ahozko komunikazioak
  • Posterrak
  • Mahai-ingurua
Proposamenak graduondoko ikasleek osatutako batzorde akademiko-zientifikoak hautatuko ditu, beti diziplinartea kontuan hartuz, alegia, bilatuko da zientzia adar desberdineko ikasleak ordezkatuak izan daitezen.

Ikasle bazara: bidali zure edota zure taldearen ekarpena posta elektronikoz, argi adieraziz "Topaketa" mezuaren izenburuan. Epea: apirilaren 11. Posta elektronikoa: kulturazientifikoa@gmail.com

Irakasle bazara: animatu zure ikasleen artean talde bat osatzera, edo banaka, binaka ere presta dezakete partehartzea. Saiatu ideia hau irakasgaiaren proiektu gisa integratzen. Laguntzarik edo orientaziorik behar izanez gero, jarri gurekin harremanetan.

2014ko apirilaren 29 eta 30ean, bi tailer antolatuko dira Gipuzkoako Campusean ahozko komunikazioa eta poster saioa prestatzeko, nahi duenak parte hartu dezan.

Topaketan izena emateko: http://kulturazientifikoa.blogspot.com.es/p/topaketa.html
Proposamena bidaltzeko: http://kulturazientifikoa.blogspot.com.es/p/proposamena-bidali.html

Edozein zalantza baduzu, bidaliguzu eposta: kulturazientifikoa@gmail.com