aurkezpena etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
aurkezpena etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2014(e)ko otsailaren 19(a), asteazkena

Maiatzaren 8an, Kultura Zientifikoaren I Ikasle Topaketa Donostian!

2014ko maiatzaren 8an, Donostiako Carlos Santamaria Zentroan, Kultura Zientifikoaren I Ikasle Topaketa egingo da goizez, 9:00etatik 14:00etara.

Carlos Santamaria Zentroa

Jardunaldi honen helburu nagusia da zientziaren ikuspegi transdiziplinarra erakustea, ikasleen begietatik, ikasleek zientziaren garapenean duten garrantzia azpimarratzeko. Gonbidatu gisa, entzuleen artean ikertzaileak izango dira, zientzia dibulgatzaileak, komunikabideak eta ikerketa-taldeetako koordinatzaileak, aukera bikaina gure lurraldean euskaraz zientzia nola lantzen den ikusteko!

Ikasleok zuzenean parte har dezakezue ekitaldian, zuen proposamena bidalita, ikaslez osatutako batzorde zientifikoak azter dezan. Irakasleoi ere, eskatuko genizueke ekitaldi hau sustatzeko zuen ikasleen artean.

Behin-behineko programa

Bertaratu nahi baduzu, eman izena hemen (leku mugatuak)

Ikasle bazara, bidali zure proposamena apirilaren 11 baino lehen


Edozein zalantza edo galdera baduzu, jarri gurekin harremanetan: kulturazientifikoa@gmail.com

2014(e)ko otsailaren 18(a), asteartea

Nola hartu parte Kultura Zientifikoaren Jaian edo Kultura Zientifikoaren Ikasle Topaketan?

Sarean, urtarrilean hasi zen Kultura Zientifikoaren Jaia #KZJaia, eta Zientzia Kaiera blogaren lekukoaren bidez, erritmo ona hartu du.



Begira zein artikulu interesgarriak argitaratu dituzten orain arte



Twitterren ere, oso aktibo darrai #KZJaia etiketak, egunero dago zer irakurria!

Blog honetan, gehienbat ikasleon ekarpenak argitaratu nahi ditugu, blog honetan eroso sentitu eta diziplina-arlo batean hasiberriak zaretenok Zientzia nola ikusten duzuen erakutsi nahi dugulako.

Nola hartu parte Kultura Zientifikoaren Jaian?

#KZJaia urtarrilaren hasieratik martxoaren amaiera arte garatzen ari den esperientzia birtuala da. Parte hartu nahi duenak, bere artikulua bere blogean argitaratu dezake, Zientzia Kaierako artikulu honetan azaldu bezala.

Ikasle bazara: parte hartzeko, besterik gabe bidaliguzu gehienez ere 1.000 hitz dituen zure artikulua (euskaraz) posta elektronikoz eta geu arduratuko gara blog honetan argitaratzeaz: kulturazientifikoa@gmail.com. Argi adierazi mezuaren gaian "KZJaia". Proposamena banakakoa edo taldekakoa izan daiteke.

Irakasle bazara: animatu ikasleak gehienez ere 1.000 hitzeko artikulu bat idaztera, zure diziplinako aurkikuntza berezi baten berri emango duena euskaraz. Ahal baduzu, berrikusi guri bidali aurretik, eta aukera izanez gero, integratu idazketa dibulgatiboa zure irakasgaiaren barruan.

Kultura Zientifikoa sustatzeko, dibulgatzen trebatzea oso baliotsua da! Ikasleok zuen lanak hemen argitaratuz, ikusiak eta irakurriak izango dira, eta oso preziatuak.

Nola hartu parte Kultura Zientifikoaren I Ikasle Topaketan?

Topaketa 2014ko maiatzaren 8an izango da, Donostiako Carlos Santamaria Zentruko areto nagusian. Hiru partaidetza-mota izango dira:
  • Ahozko komunikazioak
  • Posterrak
  • Mahai-ingurua
Proposamenak graduondoko ikasleek osatutako batzorde akademiko-zientifikoak hautatuko ditu, beti diziplinartea kontuan hartuz, alegia, bilatuko da zientzia adar desberdineko ikasleak ordezkatuak izan daitezen.

Ikasle bazara: bidali zure edota zure taldearen ekarpena posta elektronikoz, argi adieraziz "Topaketa" mezuaren izenburuan. Epea: apirilaren 11. Posta elektronikoa: kulturazientifikoa@gmail.com

Irakasle bazara: animatu zure ikasleen artean talde bat osatzera, edo banaka, binaka ere presta dezakete partehartzea. Saiatu ideia hau irakasgaiaren proiektu gisa integratzen. Laguntzarik edo orientaziorik behar izanez gero, jarri gurekin harremanetan.

2014ko apirilaren 29 eta 30ean, bi tailer antolatuko dira Gipuzkoako Campusean ahozko komunikazioa eta poster saioa prestatzeko, nahi duenak parte hartu dezan.

Topaketan izena emateko: http://kulturazientifikoa.blogspot.com.es/p/topaketa.html
Proposamena bidaltzeko: http://kulturazientifikoa.blogspot.com.es/p/proposamena-bidali.html

Edozein zalantza baduzu, bidaliguzu eposta: kulturazientifikoa@gmail.com


2014(e)ko urtarrilaren 7(a), asteartea

#KulturaZientifikoa Jaialdia 2014ko urtarrilaren 8tik martxoaren 31 arte!

#KulturaZientifikoa Jaialdia hainbat esparru eta jakintza arloko pertsonak/talde biltzeko ideiarekin proposaturiko ekimena da. Ideia kaleratu zenetik, 100 pertsona/talde/erakunde inguruk bat egin dute Jaialdiarekin, eta 1. Jaialdia antolatzeko lekukoa Zientzia Kaiera blogak hartuko du.

Hementxe duzue dokumentu partekatua, jaialdiaren inguruko xehetasunak jasotzeko.


Ekimenari hasiera Zientzia Kaiera blogak emanen dio urtarrilaren 8aren inguruan. 1. Jaialdia martxoaren bukaera arte luzatuko da, eta gero Zientzia Kaierak lekukoa beste blog/webgune bati pasako dio.



Horrela, anfitrioi izatea nahi duenak, aukera izanen du! Momentuz, badira batzuk apuntatu direnak:
Beste norbaitek nahi izanez gero, goiko helbideetan ere bere bloga gehitzen ahal du.

Funtsean, Jaialdi honetan parte hartu nahi baduzu, idatzi zure jakintza-arloari lotutako sarrera dibulgatibo bat eta sarreraren bukaeran honako esaldia gehitu: "Sarrera honek #Kulturazientifikoa I. Jaialdian parte hartzen du" eta irudi hauxe gehitu:





Hona adibide bat:  http://neurozientzian.blogspot.com.es/2013/11/neurozientziaren-oraina-eta-geroa.html



Atxikimenduak

Ekimenarekin bat egin dugunon artean, 100 zenbakia ez da garrantzitsuena. Garrantzitsuena parte hartzaileen aniztasuna da, dudarik gabe. Esparru berdintsuenekoak izanen bagina, ekimena interesgarria litzateke, baina hankamotz geldituko litzateke. Zorionez, ez da kasua. Aniztasun hau islatzeko, atxikimendua eman dutenen artean:

  • Jakintza arloak: Giza eta Gizarte Zientzietako, Zientzia Esperimental eta Puruetako, Zientzia Teknologikoetako partaideak daude.
  • Hezkuntza: Unibertsitate, Bigarren Hezkuntzako eta Euskaltegietako irakasle/ikasleak daude.
  • Ikerketa: Unibertsitate, Zentro Teknologiko, Ikerketa Zentru desberdineko taldeak/ikertzaileak daude, Euskal Herrikoak zein atzerrikoak.
  • Komunikazio/Dibulgazioa:  Zientzia dibulgazioa eta komunikazioa egiten duten hainbat eragile, talde, zientzialari, kazetari eta abar daude.
  • Bestelakoak: liburutegiak, katalogatzaileak, eta abar daude.

Garbi dago ekimen zabala eta parte-hartzailea izateko osagai guztiak dituela #KulturaZientifikoa Jaialdia. Hemendik gonbitea luzatzen dizuegu parte hartu nahi duzuen eragile/talde/pertsona guztioi, denondako tartea dago eta!

Bide batez, animatu #kulturazientifikoa etiketa erabiltzen Twitterren, zientzia kontuak euskaraz partekatzeko!

Bukatzeko, zorterik onena opa nahi diogu Zientzia Kaierari #KulturaZientifikoa 1. Jaialdia antolatzen. Guztion parte hartzearekin, ziur naiz Jaialdi bikaina eginen dugula, eta #KulturaZientifikoa zuhaitza haziko dugula!